Pilota jokoak azaltzeko horma-irudiak jarri dituzte Madalensoron
Frontoia berritzerakoan, hainbat irudi grafiko marraztu dituzte sarrera nagusian. Guztira, sei modalitateri buruzko informazioa jarri dute.
Madalensoro frontoia berritzen aritu dira azkenaldian, bai kantxa, bai kanpoaldea, baita beste hainbat txoko ere bai. Txoko horietako bat izan dira sarrera nagusiko hormak.
Beste itxura bat eman diete, sei pilota modalitate gaitzat duten horma-irudiak pintatu baitituzte bertan. Pilota giroan murgiltzeaz gain, informazioa jarri dute bertan, nolabaiteko museo txiki bat sortuz, gehiago jakitea ez baitago inoiz soberan.
Honako modalitateak islatu dituzte paretetan: xarea, zesta punta, esku pilota, pala motza, erremontea eta joko zuzenak (laxoa, bote luzea eta erremontea).