Berdintasuna eta nortasuna EAJren zehar lerroak
Alkatetza lortuz gero beren lehentasunak zein izango diren eman du jakitera jeltzaleen alkategai Nahikari Oterminek.
EAJren hautagaitza Pasaian Pasaiako EAJk datorren agintaldian beren lehentasunak zein izango diren iragarri du. Lehentasunak erabakitzeko orduan herritarren ekarpenak kontuan izan dituztela ohartarazi dute, eta bost proiektu lehenetsiko dituztela nabarmendu: Gizarte alokairua gazteentzat, haurrentzako espazio egokiak atontzea, eta Adinberri egoitza eta lan aukera berriak sustatzea.
Horiez gain, bi gai transbertsalki lantzeko konpromisoa hartu dute: parekidetasuna eta nortasuna. “Berdintasuna, eta kulturari eta euskarari lortuta, herri nortasuna sustatzea gure udal politiketan zehar-lerro izango dira, harrotasun pasaitarra berpiztu nahi dugulako, herritarrekin elkarlanean, harro egoteko Pasaia eraiki nahi dugulako, Pasaia parekideago bat eta euskaldunago bat, biziago bat” azaldu du Oterminek.
