Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Ekonomia suspertzeko plan bat egin nahi dut"

Cristina Garcia Salinas PPren alkategaia da Pasaiarako. HITZAk, hauteskunde kanpaina bitartean, Pasaiako alkategai guztiei egingo dizkien galdera berberak luzatu dizkio Garcia Salinasi. Erantzunak elkarrizketan.

Pasaia
2019/05/17

Zergatik eman behar dizute herritarrek botoa zuri?

Cristina Garcia Salinas izena dut, eta Pasaiarako alkategaia naiz. Uste dut garrantzitsua dela begirada berri bat, udalerriari beste alderdi politikoek eskainiko ez diotena eskaintzeko begirada berria, eta horixe da nire konpromisoa. Zergak igo gabe zerbitzu hobeak eskaintzea, herritarren segurtasuna, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea, eta pasaitarren kezka diren beste arazo batzuk. Beraientzat neurri zehatzak jarri nahi ditut martxan eta pasaitarrak aukera bat ematea gustatuko litzaidake.

Zure ustez, zeintzuk beharko lukete Pasaian lehentasunak?

Ekonomia suspertzeko plan bat egin nahi dut, merkatari eta ostalariekin bildu eta jarduera kulturalak antolatu eta koordinatu haiekin batera, bizilagunentzat erakargarriak. Modu honetan, beste udalerrietatik eta Frantziatik Donostiara datozen turisten begietara Pasaia egun atsegin bat pasatzeko erreferentea izan beharko luke.

Oso garrantzitsua iruditzen zaizkit baita ere irisgarritasuna eta aparkalekua. Aparkatzeko plaza gehiago sortu behar dira turistentzat eta bizilagunentzat.

Pasaian asko hitz egiten da biziberritzeaz. Zuk nola, zer ulertzen duzu biziberritzeaz? Zer esan nahi du zuretzat Pasaia biziberritzea?

Biziberritzea da garai batean jarduera industrialerako erabilitako lurrak bizilagunen erabilerarako berreskuratzea; espazioak leheneratzea bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko.

Bizilagunek paper garrantzitsu bat jokatu behar dute biziberritzerako prozesuan. Kontu hau, niretzat, funtsezkoa da. Gune berdeak, aisialdiaz eta atsedenaz gozatzeko zonaldeak… horiek guztiek sortzeko gai izan behar dugu, portuaren jarduera ekonomikoari eutsiz.

Hori guztia lortu ahal izateko ezinbestekoa da erakundeen babesa. Diputazioak lan serio bat egin behar du Bilboko portuarekiko konparaziozko bidegabekeria zuzentzeko. Gure lana, zinegotzi gisa, gure bizilagunen interesak defendatzea izango da. 

Azken hauteskundeetako emaitzak ikusita Pasaian gauzak estu egon daitezkeela dirudi. Gobernatzeko aukera izango bazenu paktuetara zabalik izango zinateke?

Noski, nire borondatea litzateke beste zinegotzien babesa lortzea. Ordezkatzen dituen bizilagunen ongizatea helburu duen edonork paktuetara zabalik egon behar du,  indarrak batu eta beste alderdi politikoetako partaideekin iritziak trukatu, baina hori bai, badira zeharkatuko ez ditudan hainbat marra gorri.

Alkatetzatik Pasaiako barruti bakoitzean egingo zenukeen lehen gauza edo gauzatuko zenukeen lehen proiektua. 

Nire ustez, irisgarritasunaren, suspertze ekonomikoaren, eta biziberritzearen erronkak oso garrantzitsuak dira lau barrutietan. Oso garrantzitsua iruditzen zait baita ere lehentasunak erabakitzeko orduan bizilagunen iritzia jasotzea. Mankomunitatea gehiago probestu dezakegula sinistuta nago, gure inguruko udalerriekin zerbitzuak partekatuz: segurtasun handiagoaz goza dezakegu, garbitasun hobeaz, eta bitarteko gehiago lor ditzakegu merkataritza sustatu eta barruti bakoitzean hobekuntzak aurrera eramateko. 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.