Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk ekitaldiak dituzte gaur
Kanpaina betean dira alderdi politikoak eta horren barruan bi ekitaldi izango dira gaur Errenteria-Oreretan. Elkarrekin Podemosena eta PSE-EErena.
Kanpaina betean dira alderdi politikoak eta horren barruan bi ekitaldi izango dira gaur Errenteria-Oreretan. Elkarrekin Podemosek (Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak) Foru Plazan egingo dute ekitaldi politikoa. Ekitaldi horretan, Maria Valiente Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaiak, Ion Collar Errenteriako Udalerako alkategaiak, eta Yolanda Martin, Javier Busselo, Maite Gartzia eta Xabi Sanchez zerrendakideek hartuko dute parte.
Ekitaldia 18:00etan hasiko da.
PSE-EEren emanaldia
PSE-EEk ere egingo du ekitaldia gaur. Beraun auzoko Pablo Sorozabal plaza aukeratu du horretarako, eta 18:30ean hasita bertan izango dira Denis Itxaso Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaia, Jose Angel Rodriguez Errenteriako alkatetzarako hautagaia, Eider Gardiazabal Europako parlamenturako hautagaia, eta Jose Luis Abalos jarduneko Sustapen ministroa eta PSOEren Antolaketa Idazkaria.
