Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Aizpea Otaegi: 'Komunitatean ardaztutako etxebizitza eredu berri bat sustatzeko hautua egin dugu'

Emantzipazioaz, etxebizitza ereduaz, gazteez eta prekarietateaz aritu da gaur EH Bildu. Agerraldia egin du gaur goizean koalizio subiranistak Errenteriako Udalak martxan jarri duen etxebizitza komunitarioaren aurrean, eta emantzipazio politikak bultzatzea lehentasuna dutela esan du.

Aizpea Otaegi Itziar Ostolaza zinegotzi eta zerrendakidearekin eta Nerea Kortajarena legebiltzarkidearekin.Argazkia: EH Bildu
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/20

Emantzipazioaz, etxebizitza ereduaz, gazteez eta prekarietateaz aritu da gaur EH Bildu. Agerraldia egin du gaur goizean koalizio subiranistak Errenteriako Udalak martxan jarri duen etxebizitza komunitarioaren aurrean. Bertan izan dira Aizpea Otaegi alkategaia, Itziar Ostolaza Gazteria zinegotzia eta udal hauteskundeetarako zerrendako hirugarrena eta Nerea Kortajarena legebiltzarkidea.

Bizitza duinak bere jardun politikoaren erdigunean kokatu nahi dituela esan du Otaegik, eta eremu horretan, erdigunean, kokatu ditu gazteentzako EH Bilduk dituen emantzipazio politikak, eta gogora ekarri du Errenteriako Udalak sustatutako parte hartze prozesuan 180 gaztek hartu zutela parte, “emantzipazioaren gaineko arazoa nabarmendu zuten. Gazteek planteatutako beharraren aurrean, arazoaren errora joan eta etxebizitza  eredu berri bat sustatzeko hautua egin dugu, komunitatean ardaztua eta Holanda, Danimarka edo Kataluniako esperientzi arrakastatsuak oinarri dituena”.

Merkatuak ezartzen duen jabetza pribatuaren logika gainditzea duela xede etxebizitza komunitarioak erantsi du Otaegik, “etxebizitza publikoak sustatuz eta egun eskubide ez dena eskubideago bilakatzeko anbizioz. Norberak bere etxebizitza propioa izan beharrean, proiektuak, komunitatean bizitzeko gonbita luzatzen du”. Horretarako proiektu arkitektonikoak espazio ezberdinak ahalbidetu dituela azaldu du, “gazteen intimitaterako naiz sozializatzeko beharrak uztartu ahal izateko”.

Alokairu soziala aplikatu dutela etxebizitza komunitarioan ere esan du EH Bilduren alkategaiak. Horrenbestez, gazte bakoitzak bere diru sarreraren %15 ordainduko du errentan eta gehienez hiru urtez bizi ahal izango da bertan. Gazteei etxebizitzarako sarbide erreala eta duina eskaintzen diela etxebizitza komunitarioak esan du, baina harago doala, “herri kohesionatua eraikitzeko hazia erein nahi du, profil ezberdinetako gazte askoren topaleku izango baita etxebizitza”. Horixe dutela erronka nagusia nabarmendu du, “bide eder honen abiapuntu eta jomuga, pertsonon, gazteon bizitzak eta beharrak erdigunean okatuko dituen herria eraikitzea”

Datuak eman ditu Kortajarenak. Kezkatuta azaldu da gazteen prekarietatearekin legebiltzarkidea, “gure gazteen soldata %70 igo beharko litzateke etxebizitza bat alokatu ahal izateko”. Baldintza horietan ia ezinezko bilakatzen dela euskal gazteentzat emantzipatzea esan du, “euskal gazteen %65a gurasoekin bizi da eta gora egin du datuak azken hamar urteotan; zigortuenak 20 eta 29 urte arteko gazteak dira”. Europako emantzipazio altuena dutela euskal gazteek erantsi du Kortajarenak, “30 urtetan kokatzen da, eta okerrera egin du datu horrek azken urteetan”.

Horren aurrean baldintzak sortzeko prest azaldu da, “ezin dugu-eta horrelako egoerekin konformatu edo zain geratu” eta emantzipazio politikak bultzatzea lehentasuna dela EH Bildurentzat erantsi du, “Oreretak martxan jarritako proiektu komunitarioa horren adibide argiena da”.

Erlazionatutako edukiaBadute habia non eraikiEmantzipaziorako zirrikitua zabaltzenPauso bat emantzipaziorantz
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.