2019/5/20

eaj oiartzun
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Rafael Bergaretxe: "Gure hautagaitza da Oiartzunen alde egin dutenen hautagaitza abertzale eta bateratzailea"

Oiartzungo Udaleko egungo bozeramailea izango da EAJren alkategaia. Hitzak egindako galderei erantzun die, programa azalduz.

Ion Carballo etxekoan berriz ere garaile

Itsas kayakeko Euskadiko XV. Koparen bigarren proba puntuagarria jokatu da Pasaian; taldekako sailkapenaren buru, Pasaia Kayak.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Aizpea Otaegi: 'Komunitatean ardaztutako etxebizitza eredu berri bat sustatzeko hautua egin dugu'

Emantzipazioaz, etxebizitza ereduaz, gazteez eta prekarietateaz aritu da gaur EH Bildu. Agerraldia egin du gaur goizean koalizio subiranistak Errenteriako Udalak martxan jarri duen etxebizitza komunitarioaren aurrean, eta emantzipazio politikak bultzatzea lehentasuna dutela esan du.

hauteskundeak
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

EH Bilduk bi hitzordu, eta PSE-EEk bat hauteskundeen harira

Hauteskunde kanpaina azken astean sartu da eta alderdiek jarraitzen dute ekitaldiak antolatzen han eta hemen.

Holi txupinazoa

Kulturartekotasuna, hamaika ertzetatik

Arte eszenikoak, sormena, hitzaldi eta ikus-entzunezkoak... egitarau oparoa antolatu du Pasaiako Udalak herriko aniztasuna ospatzea helburu

Euriteengatik kaltetuak Zu! zerbitzuan artatzen ari da udala

Zu! Zure udala arreta zerbitzuan ari dira asteburuko euriteen ondorioz kaltetutako jendea artatzen. Arreta ohiko ordutegian ari dira egiten: astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara.

karaez oiartzun 1

Mende laurdena bete du Oiartzun eta Karaezen arteko senidetzak

Bretainiako udalerriarekin 1994an senidetu ziren, eta hainbat bidai egin dituzte hangoek zein hemengoek, besteen herria ezagutzeko.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Brankan, haizea lagun, txanpa hartzeko prest. Berdintasunaren iparra galdu gabe.

2003. urteaz geroztik Pasaiako alkate guztiak emakumeak izan dira; hauteskunde hauetan zazpi alkategai daude, eta tartean bost emakume.

[Bideoa eta galeria] Kalteak neurtzeko garaia

Itsasgora, euri zaparrada mardul eta etengabeak, eta zero kota. Hiru faktore horiek bat egin zuten atzo eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri Txiki eta Foru Plazan urak gainezka egin zuen. Fanderia inguruan ere izan dira kalteak.

Gauzak bere onera, pixkanaka

Jaizkibelgo errepidean lurra kentzeko lanean ari dira oraindik; errepidea eguerdirako irekitzea aurreikusi dute.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Biharko ekitaldi politiko zentrala Trintxerpen du PSE-EEk

Gudarien Enparantzan, 18:00etan, Denis Itxaso eta Izaskun Gomez

izaskun zubizarreta

Izaskun Zubizarreta, hirugarren Euskal Herria Mendi Erronkan

Euskal Herriko ultra trail txapelketa jokatu zuten larunbatean. Leitzako helmugan hirugarren izan zen lasterketa oiartzuarra.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

David Lumbreras: "Errenteria herri segurua bilakatu nahi dut"

Errenteriako Udalerako hautagaitza aurkeztu duten bost alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditu HITZAk. Sei galdera erantzun dituzte, guztiek berberak. Hurrenkera, indar politiko bakoitzak duen ordezkaritzaren araberakoa izango da. Honakoa, elkarrizketa horien artetik lehena, egun Errenteriako Udalean ordezkaririk ez duen PPren alkategaia den David Lumbrerasi egindakoa.

ane asensio 2019

Ane Asensiok zilarrezko bi domina lortu ditu Espainiako Slalom Txapelketan

Ostadar Inklusioa taldeko oiartzuarrak zirkuitu kronometratuan eta bakarkako kanporaketan lortu du domina, Prat de Llobegraten.

oiartzun euria

Normaltasuna bueltatzen ari da Oiartzunera, euriteen ondoren

Atzo goizean botatako euriak kalte batzuk eragin ditu Oiartzunen, baina ez da ezer larririk gertatu. Udala garbitzen ari da.

San Juan Koxtapeko gazteentzat liga eta txapelketa

Hondarribiak irabazi du mutiletan Gipuzkoako Trainerillen Liga, eta Oriok nesketan; Gipuzkoako txapelketa, berriz, Oriok irabazi du mutiletan eta Donostia Arraun Lagunak-ek nesketan.

Briñasera doaz Lezoko erretiratuak

Briñas herria bisitatzeko aukera hilaren 31rako jarri du Aiton Bordak. Bidaiarako izena eman daiteke, elkartean bertan, hamar euroan.

Pasaiako kirol emaitzak

Areto futbolean, Trintxerpeko neskak eta IDK Pari Berri finalera iritsi dira; Eskubaloian Donibanek kopako finala jokatuko du.

Pablo Iglesias kalea berrurbanizatzeko lanak hasiko dituzte gaur

Madalena kaletik hasi eta Pablo Iglesias kaleko 14. zenbakira doan zatia da berrurbanizatuko dutena.

Gehiago