Euriteengatik kaltetuak Zu! zerbitzuan artatzen ari da udala

Zu! Zure udala arreta zerbitzuan ari dira asteburuko euriteen ondorioz kaltetutako jendea artatzen. Arreta ohiko ordutegian ari dira egiten: astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara.

Kaltetutako bizilagunak Zu! Zure Udala arreta zerbitzura jo dezakete. Argazkia: Aritz Lopez Aranburu

Udal langile zein arduradun politikoak atzotik ari dira asteburuko euriak eragindako kalteak ikuskatzen eta motoponparekin ura lokaletatik ateratzen. Horretaz gain, udaletik jakinarazi dutenez, arreta zuzen eta eraginkorra emate aldera, Zu! Zure udala arreta zerbitzuan ari da asteburuko euriteen ondorioz kaltetutako jendea artatzen. Arreta ohiko ordutegian ari dira egiten: astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara.

Telefonoz ere dei dezakete interesdunek 010 zenbakira herritik deituta, edo 943 449 600 telefono zenbakira kanpotik, baita emailez ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.