Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa eta galeria] Kalteak neurtzeko garaia

Itsasgora, euri zaparrada mardul eta etengabeak, eta zero kota. Hiru faktore horiek bat egin zuten atzo eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri Txiki eta Foru Plazan urak gainezka egin zuen. Fanderia inguruan ere izan dira kalteak.

Garbitzen jarraitu behar izan dute gaur, kalteak zenbatekoak izan diren jakiteko direnean oraindik.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/20

Itsasgora, euri zaparrada mardul eta etengabeak, eta zero kota. Hiru faktore horiek bat egin zuten atzo eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri Txiki eta Foru Plazan urak gainezka egin zuen. Fanderia inguruan ere izan dira kalteak. Hainbat saltoki, taberna, atari eta garajetan ura sartu eta kalteak eragin ditu. Zenbatekoak diren zehaztea ezinezkoa da oraindik, aseguru etxeak kaltetutako komertzio eta lokaletik ez direlako pasa oraindik, eta haiek egingo dute balorazioa bat.

Babes zibileko boluntarioa eta udaltzaingoa aritu ziren lanean atzo ura sartutako lokaletatik bonbekin ateratzen. Gaur beste bat da irudia atzo kaltetu ziren kaleetan, baina lokatz arrasto batzuk dira oraindik espaloietan eta galtzadan, nahiz eta garbiketako langileak haiek garbitzen ari diren.

40 zentimetro hartu zituen urak Rosmi dendan. Beheko aldea hartu ziola urak azaldu du jabeak. Gaur zabalik zuten denda, eta garbiketa lanak egiten jarraitzen zuten: “Saltzen duguna ehun gaiak dira eta horrek ura hartzen du. Altzariak ere hondatu ditu urak, baina entxufeak libratu ditugu, eta ez da gutxi, eskerrak”. “Ahul” den saltoki txikien egoera gordinago egiten dutela halakoek dio, “natura halakoa da, zonalde hau txarra da eta itsasgora eta ekaitza batera tokatzeak daukana da, nonbaitetik atera behar du urak”.

Ubeda jantzi dendan garbiketa lanetan ari ziren, baina ez dute adierazpenik egin nahi izan. Orduña zapata konpontzaileen dendan ere sartu zen ura atzo. Materiala batez ere hondatu zaie, “dendako ura bonbekin hustu zuten, baina komunean pilatu zen ura eta beherago dagoelako haraino ezin izan zuten bonba sartu. Orain garbiketa egitea tokatzen zaigu. Batez ere materiala hondatu zaigu, baina baita konpontzeko genituen bezeroen oinetako batzuk eta jaka bat. Balorazioa egiteko zain gaude, aseguru etxekoa etorri da jada eta ea zer gertatzen den”.

Fotoprixen ere sartu zen ura: “Heldu nintzenean urez lepo zegoen denda, saltoki sarrera guztia lokatzez beteta zegoen eta barrualdea urez zegoen beteta. Altzariak, lurra eta entxufeak busti dira, baita materiala ere eta ezin dugu zabaldu ezin dugulako ordenagailurik konektatu, ezta argirik piztu ere. Aseguru etxea pasa zain gaude. Denda ezin dugunez zabaldu, galerak izango ditugu”.

Lina saltokira ez da urik sartu, “zortea izan dugu”, baina oso gogoan du aurretik izan zen uholde handia, “ur gehiago pilatu zen orduan, izugarria izan zen eta orduan bai sartu zen ura gure dendan. Oraingoan guk zortea izan dugu”. 1997ko ekainaren 1ean izan ziren uholde haiek, duela 22 urte, baina saltzaileetako batzuk oso gogoan dituzte.

Amelie Boutiquean ere sartu zen ura atzo, eta oraindik ere ur arrastoak zituzten dendan: “Batez ere atzeko aldean eragin dizkigu kalteak, bertan genituen oinetako kutxak busti dizkigu baita zokaloak ere. Itxoiten ari gara aseguru etxea pasa arte partea egin eta kalteak kalkulatzeko”.

Bien bitartean Bernar Lemos Hirigintza zinegotzia dendaz denda ibili da teknikoekin batera kalteak neurtu eta merkatari eta kaltetuen zalantzak argitzeko: “Atzo izan ginen kaltetuetako batzuekin, eta gaur berriz ere ari gara lokaletatik pasatzen egoera zein den jakiteko eta zalantzak argitzeko”.

Bideoak eta irudiak bolo-bolo ibili ziren atzo sare sozialetan. Horietako batzuk dira azaltzen direnak, besteak gaurkoak.

Uholdeen ostean kalteak neurtzeko garaia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.