Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ion Carballo etxekoan berriz ere garaile

Itsas kayakeko Euskadiko XV. Koparen bigarren proba puntuagarria jokatu da Pasaian; taldekako sailkapenaren buru, Pasaia Kayak.

Araneta, Carballo eta Rodriguez, Senior Mailako podiumean
Pasaia
2019/05/20

Ezbaian egon zen luzaroan egin ala ez ez gin, eta azkenean, bai, egiteko aukera izan zuten, baina eguraldiak hala behartuta ibilbidea 10 kilometrora laburtuta eta badia barruan.

Pasaia Kayak taldeko arduradunek azaldu dutenez, Arando Txiki inguruan, Senekozuluan, egin behar izan zituzten parte-hartzaileek 4 ziaboga,  Gurutzeko Puntatik aurrera ez zegoelako giro, olatu pikoekin, haize-bolada indartsuekin eta euri-zaparrada mardulekin.

Zailtasunak zailtasun, proba ikusgarria ez ezik, lehiatua. Estropadaren buruan lau palista eta horietatik hiru pasaitarrak: Ion Carballo, Aritz Araneta eta Lander Rodriguez, eta hirukote pasaitarrarekin lehia estuan, Oier Aizpurua zumaiarra.

Azken poparean jo zuen erasoa Carballok, eta zumaiarrak erritmoari eutsi zion azkenera arte. Helmugan, bien artean, segundo bat baino gutxiagoko aldea: 98 ehunenekoa baino ez.

Atzetik, Aritz Araneta 13 segundora, senior mailako bigarren postua lortuz, eta   atzerago Lander Rodriguez, 51 segundora, maila horretako podiuma taldekide pasaitarrekin osatuz berriz ere, Aizpuruak beteranoen mailan lehiatzen delako.

Emakumeetan, beste behi  nabarmentzekoa Amaia Benavente errenteriarraren lana. Garaipena nagusitasun osoz lortuz zuen Pasaia Kayak harrobiko palista. Donostia Kayak-ekin lehian epe motzean da itzultzekoa talde pasaitarrera.

K-2etan aipatzekoa Antton Aranetaren eta Txema Yarza beteranoaren ontziak lortutako bigarren postua, zumaiarren atzetik.

Talde osoaren lan eta puntuei esker, itsas denboraldiko taldekako bigarren garaipena lortu zuen Pasaia Kayakek atzo, Zumaiako Itxas-Gain eta Donostiako Fortunaren aurretik. Gauzak honela talde pasaitarrak handitu egin du Koparen sailkapen nagusian zumaiarrekiko duen tartea.

Aiora Irazu, Espainiako Kopako finalera

200 eta 500 metroko sprint olinpikoko Espainiako 2. Kopa Galizian lehiatu da asteburuan, eta han izan da Pasaia Kayak taldekako Aiora Irazu, gazteen mailako lehian.

Bi probetan A finalerako txartela lortu du oiartzuarrak. 200 metrokoan, atariko proban lehenengo hogeita zazpien artean sartu eta hiru  finalerdietako bat jokatzeko aukera irabazita, finalerako txartela lortu zuen hirugarren postuan sailkatuz. Finalean, baina, ez zuen hobetzerik lortu, eta 9. amaitu zuen.

500 metrokoa ere lan bikaina egin zuen Irazuk, atariko sailkapena ondo gainditu, bere finalerdian  hirugarren sailkatuta berriz ere. Finalean, ahaleginak ahalegin, ezin izan zuen 9. postua gainditu.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.