Pablo Iglesias kalea berrurbanizatzeko lanak hasiko dituzte gaur
Madalena kaletik hasi eta Pablo Iglesias kaleko 14. zenbakira doan zatia da berrurbanizatuko dutena.
Duela urtebete ez irristatzeko tratamendua egin zuen udalak Pablo Iglesias kalean. Pablo Iglesias kalea berrurbanizatzeko lanak hasiko ditu gaur udalak, zehazki, Madalena kaletik hasi eta Pablo Iglesias kaleko 14. zenbakira doan zatia da berrurbanizatuko dutena. Kaleko zoladura berrituko dute oinezkoen zatietan nahiz ibilgailuen zatietan. Gainera, zabor edukiontzien eremua hobetu eta txukunduko da.
Lanek bi hilabete irautea aurreikusi du udalak, eta lehen faseetan ez du eraginik izango zirkulazioan. Udalak afekzioen berri emango du dagokionean.
