Pasaiako kirol emaitzak
Areto futbolean, Trintxerpeko neskak eta IDK Pari Berri finalera iritsi dira; Eskubaloian Donibanek kopako finala jokatuko du.
Bukatu da denboraldia eta talde pasaitarren artean zer ospatu baduenik bada. Futbolean, Sanpedrotarrak lidergoan bukatu du denboraldia eta Pasaia KE Gazteen Mailako Taldea Ohorezko Mailara igoera lortu du; horiek balekoetan, eta kontrakoetan Trintxerpeko Preferente taldearen maila galtzea.
Donibane Eskubaloiak, ligan denboraldi kaxkarra egin ondoren, aurtengo saria eskuratu du: kopako finala jokatzeko aukera izango dute arrosek.
Areto futbolean, bi albiste oso pozgarri: Trintxerpeko neskek finala jokatuko dute larunbatean Zarautzen, Ordiziaren kontra, eta finala jokatzeko aukera ere Donibaneko IDK Pari Berrirentzat ostiralean kanporaketan, Trikuharri irabazi ondoren.
Ez gora eta ez behera gehienak, eta egindako lanarekin konforme egoteko moduan, atsedena hartu eta ahalik eta lasterren datorren denboraldiaren prestaketari heltzeko prest.
Futbola
3. Maila
Pasaia 1 – 1 Somorrostro.
1. Erregionala, Igoera fasea, Lehen Multzoa
Urola 2 – 3 Pasaia.
Sanpedrotarra 4 – 4 Danena.
1. Erregionala, Kopa
Trintxerpe (atsedena).
Gazteak
Beti Ona 0 – 1 Pasaia.
Areto futbola
Nazional Liga, 3. Maila
Afantxo 7 – 4 Goierri.
Gipuzkoako Liga, 3. Maila
Trikuharri 1 – 4 IDK Pari Berri.
Seniorrak
Eskoriatza 2 – 1 Trintxerpe.
Eskubaloia
Seniorrak, Kopa
Egia Kosko taberna 22 – 28 Donibane Eskubaloia

