San Juan Koxtapeko gazteentzat liga eta txapelketa
Hondarribiak irabazi du mutiletan Gipuzkoako Trainerillen Liga, eta Oriok nesketan; Gipuzkoako txapelketa, berriz, Oriok irabazi du mutiletan eta Donostia Arraun Lagunak-ek nesketan.
Bukatu da trainerillen denboraldia. Asteburuan jokatu dira Hondarribian ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako txapelketa, eta senior kategorian, mutiletan, etxekoek eraman dute Ligako titulua. Nesketan onenak, ordea, oriotarrak izan dira.
Baina Liga eta Txapelketa ez dira kasu guztietan bat etorri. Gipuzkoako Txapelketa, senior mailan, Oriorentzat izan da mutiletan, eta Donostia Arraun Lagunak-entzat nesketan.
Pasaitarren artean onenak Gazte Mailako sanjuandarrak izan dira. Liga eta txapelketa, biak irabazi dituzte arrosak. Horrez gain Federazio Saria, eta ziaboga onenari saria eskuratu dituzte Jon Alkiza patroiak egindako lan txukunari eskerrak.