Koreografia onenaren Max saria Kukai Dantzarentzat

Bi izendapen zituen Max Sarietarako Kukai Dantzak Koreografia Onenarena eta Gizon Dantzaririk Onenarena. Sagar bat eskuratu du azkenean.

Lanik berritzaileena eta originalenari saria lortu du Kukai Dantzak, Erriturekin. Argazkia: Kukai Dantza

Bi izendapenekin heldu zen atzo Kukai Dantza Max Sarien sari banaketa galara. Horietako bat jaso du azkenean, Koreografia Onenaren Max saria hain zuzen ere, eta Sharon Fridmanek eskuratu zuen Erritu lanarengatik.

Eneko Gil dantzaria ere izendatuta zegoen Gizon Dantzaririk Onenaren saria jasotzeko, baina bigarren sar hori ez da heldu.

Kontuak kontu, bikain ari da Kukai Dantza. Dantza gorenera eramateaz gain, Errenteria-Oreretaren izena ere eraman dute gorenera herriko dantzariek, eta horrek ez du atzera bueltarik. Zorionak Kukai Dantza.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.