'Sea Cloud II' Pasaiara heldu da

Luxuzko bidaiari ontzia hilaren 29an porturatuko da

SeaCloud_II_ Luxuzko kruzero txikiak erakarri nahiko lituzkete, argazkiko Sea Cloud IIaren atzekoak. Pasaian duela bi urte porturatu zen.

Duela urte batzuetatik hona urtero porturatzen da Sea Cloud II gurutzaontzia Pasaian, eta Portu Agintaritzak iragarri duenez aurten bitan egingo du eskala badian: lehen aldiz hilaren 29an, gurutzaontzien  denboraldiari hasiera emanez, eta bigarren aldiz abuztuan.

Luxuzko ontzi bat da, oso ederra. Hiru masta ditu, eskuz altxatzen dituzten belatzarrekin. Ontzi oso berezia da, belaz ez ezik, motorren bultzadaz nabigatu dezakeen gutxienetakoa delako. Hori bai, bidaia txartela ez dago edonoren esku: 5.000 eta 7.000 euro artean balio du.

Urteetako etenaren ondotik 2014an berreskuratu zuen Pasaiako Portuak  bidaiari ontzien trafikoa, ikusmin handiaren artean. Ordutik urtero porturatzen dira gurutzaontziak, eta portua halako gehiago erakartzeko ahaleginean ari da. Iaz, esaterako, Done Jakue Bidea itsasoz egiteko aukera eskaintzen duen zeharkaldi baten sustapenean parte hartu zuen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.