Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eguraldi txarra egin arren, giro beroa egon da Elizalde Egunean

Krosa bertan behera gelditu arren, prestatua zituzten ekitaldiak aurrera eraman zituzten. Hurrengo zita ekainaren 2an izango dute.

elizalde eguna 2019 Elorsoroko harmailak bete ziren, ikasleen emanaldinek akuilatuta.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/22

Pasa den igandean ospatu zen 2018-2019 ikasturteko Elizalde Eguna. Eguraldi petralak ez zituen ikastetxeko komunitateko kideak beldurtu; krosa bertan behera gelditu zen, baina hortik aurrerakoak bikain atera zirela berretsi dute guraso elkarteko kideek.

10:30 inguruan hasi zen festa, eta familiek beren haurrek egindako lanak ikusteko aukera izan zuten. Bisita egin zuten eraikinaren barrutik. “Hitz bat, mila irudi egitasmoaren baitan Kontrapas kantuaren gainean egindako maketak eta lanak ikustekoak ziren! “, esan dute guraso elkartekoek.

Ondoren, Elorsoro kiroldegira joan ziren, eta judo, gimnastika erritmikoa, akrobatikoa eta euskal dantza ikusteko aukera izan zuten, emanaldi nagusia baino lehen. HH2ko ikasleei ongietorria eman zieten, eta DBH4koak agurtu; HH2 eta LH6 ikasturteen artean dauden ikasleek beren ikuskizuna eskaini zieten harmailak bete zituzten ikasleei.

Bazkaria… eta ondorengoak

Sorpresaren bat egon zen emanaldi nagusi horretan, zikloz ziklo eskainitako ikuskizun “paregabeen ondoren”. Izan ere, irakasleek dantza “martxosoa” egin zutela nabarmendu dute guraso elkarteko kideek. Gosearen harra sartuta, inoiz baino lagun gehiago sartu ziren eskolako jangelan. “Giroa ona eta jatekoa, bikaina. Hori gutxi ez balitz, aurten estreinako aldiz, kantari eman genuen bazkalostea; eztarriak urratu arte”, zehaztu dute.

Arratsaldean tenperaturak ez zuen behera egin. Txikienak tailerretan aritu ziren, jolasean, eta koxkorragoak, puzgarrietan. Gainerakoak dantzan jarri zituen Mikeltxi dj-ak. “Oso arratsalde pasa polita izan zen, eta giroa, berriz, ezin hobea. Horrelako egun batek pizten duen gogo eta ilusioarekin, indartsu gaude ekainaren 2ko Euskal Eskola Publikoaren Jairako ere”. Errenteria-Oreretan izango dute hurrengo zita, Xenpelarrek duela mende eta erdi inguru luzatu zuen gonbitari kasu eginez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.