Helduek euskaraz dohainik ikas dezakete 2019/2020tik aurrera
Euskara B2 mailara arte ikastea dohainik izan dezakete oiartzuarrek datorren ikasturtean. Baldintza batzuk bete behar dira.
Oiartzungo Udalak hala onartuta, datorren urtetik aurrera euskaraz ikastea dohainik atera daiteke. Heldu oiartzuarrek B2 mailara arteko ikasketak musu truk egin ditzakete, betiere asistentzia kopuru batzuk bermatzen badira.
Udalak matrikularen erdia aurreratuko die euskara ikasleei ikasturtea hasterakoan. Beste erdia bukaeran egingo lukete, asistentzia maila ziurtatua.