Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Jexux Leonet: "Estrategikoak izango diren proiektuak ditugu"

Jexux Leonetek kargua errepikatu nahi du. Hori egin zuen azkeneko alkatea Jon Iñarra izan zen, 1995ean. Bere taldearen proposamenen berri eman du Leonetek.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/05/23

jexux leonetZer da zuen hautagaitzak Oiartzuni eskain diezaiokeena? Oiartzuarrek zergatik sartu behar dute zuen papertxoa hautetsontzian?
Oiartzun hobetzen jarraitzeko proiektu estrategikoa dugu eta hasitako lanarekin jarraitzeko ilusioz gaude: 2015etik barne lan handia egin dugu Oiartzunen arlo ezberdinetako beharrak eta lehentasunak identifikatu eta horien baitako plangintza estrategikoa egiteko. Izan sozioekonomian, ongizatean, kulturan, feminismoan, euskaran, ingurumenean, mugikortasunean, kirolean… arlo ezberdinetan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu azken 4 urte hauetan eta aurrera begira ere jarraitu beharreko bidea marraztua dugu. Proiektu estrategiko hau oiartzuarrekin eta herriko eragile ezberdinekin elkarbanatu dugu eta beraien ekarpenak jasoaz aberastu dugu.

Era berean, proiektua izatea bezain garrantzitsua da aurrera eramango duen taldea. Legealdi berrirako talde bikaina dugu: profesionala, arlo ezberdinetan aditua eta anitza. Oiartzun ere ongi ezagutzen duten pertsonak dira, herriko mugimendu ezberdinetan lanean ibili baitara (kulturgintzan, euskalgintza, mugimendu feministan, auzoko elkarte eta festetan, pentsiodunen taldean, kirol munduan…). Bukatzeko, nabarmendu behar da taldean jarraikortasuna bermatu dugula, beraz, udaletxeko martxa ezagutzen dutenak eta haize freskoa ditugu elkarrekin.

Oiartzunentzat estrategikoak izango diren proiektuak ditugu eta hauek garatzeko talde ezin hobea osatu dugu.

Zein lehentasun ditu Oiartzunek?
Gure proiektu estrategikoak arlo guztiak barnebiltzen ditu, baina ongizatea eta kultura izango dira oinarriak:

Herritar guztien bizitza duina bermatzen jarraituko dugu. Horretarako bitartekoak jartzen ari gara. Gizarte-Ongizate zerbitzuen saila handitzen ari gara eta behar duen espazio fisikoa eskainiko diogu Fermiñeneko eraikinean. Horrez gain, etxez etxeko zerbitzuak garrantzia berezia hartuko du, etxeetan laguntza behar dutenei laguntzeko zerbitzua indartuko baitugu. Bestalde, bazterkeria egoerara ez iristeko prebentzio lanak egiten jarraituko dugu, ikastetxeekin elkarlanean eta herriko eragileekin batera.

Bizi kalitatean etxebizitzak ere garrantzia berezia du. Oiartzuar guztien etxebizitza eskubidea bermatzeko, legealdi honetan etxe hutsak alokairu duinera bideratzeko proiektua martxan jarri dugu eta honekin jarraitzeaz gain, alokairu publikoko etxebizitzak egingo ditugu Urkabe-baita eremuan: 26 etxebizitza dotazional eta alokairu sozialeko beste 15 etxebizitza eraikiko ditugu.

Kulturari dagokionean, Kultur aretoa egingo dugu Landetxen, kultur eskaintza sustatzen jarraitzeko. Proiektua herriko kultur eragileekin elkarlanean diseinatu dugu eta beraien eta herriko beharretara egokituko den aretoa eraikiko dugu. Kultura-sorkuntzaren espazio izango da. Aspaldidanik Oiartzungo kultur eragileen beharra aseko duen aretoa egingo dugu. Eraikinak beste bi arlo estrategikoetako beharrak ere aseko ditu: alde batetik, jubilatuentzako espazio duina sortuko dugu, eta bestalde, euskarak behar dituen azpiegiturak eta euskalgintzan lanean dabiltzan eragileak elkartuko ditugu bertan.

Era berean, herriko kultura eta ondarea jaso eta zabalduko dugu. Horretarako, Arizmendi-Enea eraikina berreskuratuko dugu eta Ondarearen Etxea bihurtuko dugu.

Udalbatzak aurreko agintaldian baino lau eserleku gehiago izateak zein egoera marraz dezake?
Azken urteetan EH Bilduk gehiengo absolutua izan dugu Oiartzunen. Hala ere, oposizioarekin adostasunak bilatu ditugu eta urteko aurrekontuetan beraien aldeko botoa ere eman izan digute. Gehiengo absolutua izanda ere, ez dugu bozkatu gaituztenentzat bakarrik gobernatu. Oiartzuar guztientzat egin dugu lan, eta aurrerantzean ere horrela jarraitu nahi dugu. 4 eserleku gehiago izanda ere, gehiengo absolutua mantentzea da gure helburua, eta herritar eta eragile guztiekin elkarlanean jarraitzea.


Oiartzun euskararen arnasgunea da. Erabilera datuak, hala ere, ez dira espero direnak. Zein errezeta aplikatuko dituzue hizkuntza politikan?
Oiartzun herri euskalduna da, baina euskaldunagoa izateko lanean jarraitu behar dugu. Kale erabilerako neurketek tendentziak erakusten dituzte eta datu horien arabera Udaletik lanean jarraitzen dugu. Adibidez, helduen euskalduntzea doakoa izateko pausoak emango ditugu. Euskara ikasteko beka sistemekin jarraituko dugu eta B1 mailara arte doakoa egingo dugu. Gainera, oiartzuera sustatzeko eta euskararen erabilera igotzeko proiektuekin jarraituko dugu.

Euskararen erabileran eragiteko hainbat tresna ditugu: udaletxeko Euskara saila, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea, Intxixu AEK, Oiartzun Irratia eta UEMA. Hauentzako guztientzako eremu egokia jarriko dugu Landetxeko eraikinean. Honek garrantzia handia izango du, denok elkarrekin indar handiagorekin egingo baitugu lan.


Oiartzun zortzi auzotan banatuta dago. Zer egin daiteke udalerriaren kohesioaren bidean?
Kohesio geografikoari dagokionean, ezinbestekoa da oinezko bideak egoki edukitzea auzoen arteko loturak egiteko. Horretarako, bidegorria oso garrantzitsua da. Mantenu, seinalizazio, segurtasun eta azpiegitura lanak egin ditugu, eta bidegorrian lotura berriak ere eraiki ditugu, Karrikako lotura adibidez. Bide horretan jarraituko dugu. Taxibusa eta Xorrola ere ezinbestekoak dira auzoak lotzeko. Legealdi honetan zerbitzu hauek hobetu ditugu (Xorrola abuztuan ere jarriz, adibidez) eta hurrengo 4 urteetarako ere hobekuntzak egingo ditugu: Xorrola larunbata goizetan ere jarriko dugu.

Kohesio sozialari dagokionean, auzoetako beharrak entzun eta erantzuten jarraituko dugu: auzo bakoitza berezia da, bakoitzak bere izaera eta beharrak ditu. Auzotarrekin elkarlanean, auzoen izaera propioa mantentzen jarraituko dugu, auzoetako bizitza bultzatzen eta hobekuntzak egiten jarraituko dugu. Horretarako urtero auzoetako batzarrak egiten eta bertako eskaerak erantzuten jarraituko dugu. Auzoen eta auzotarren parte-hartzea izango da gure oinarria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.