Boto kontaketa Kontzejupean egingo du EH Bilduk
Igandean, 20:00etatik aurrera, plazan elkartuko EH Bilduko kideak eta haien jarraitzaileak. Pintxoak, edaria, musika eta telebista zuzenean egongo dira.
![Hauteskundeak 2015](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/05/hauteskundeak_2015.jpg)
Hauteskunde kanpaina gaur gauean bukatuko da, baina Oiartzungo EH Bilduk eta bere jarraitzaileek badaukate beste zita bat. Igandean, hauteskundeen kontaketa jarraitzeko, ekitaldi kalera aterako dira.
20:00etan geratu dira, Kontzejupean. Pintxoak, edaria, musika egongo dira, eta emaitzak telebistan jarraitzeko pantaila jarriko dute. Emaitzek esango dute ospakizunak luze joko duen ala ez.