Herriartekoetako etorkizuna Madalensorotik pasatuko da
Esku huskako pilotariek Astigarragaren kontra jokatuko dituzte itzuliko partidak. Palistek Debaren kontra, joaneko norgehiagokak.
[Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa]. Herriarteko txapelketetan dabiltzan oiartzuarrek Madalensoron jokatuko dute gaur arratsean. Esku huskakoak hasiko dira, 19:00etan. Astigarragaren kontra jokatuko dute, kanporaketako itzuliko partida. Astigarragako partidetan 2-1 galdu zuten oiartzuarrek, eta gaur dena eman beharko dute aurrera egin nahi badute.
Eskupilotarien ondoren, palisten txanda izango da. Debaren kontra arituko dira, 22:00etan hasita. Finalerdietako partida izango da, joanekoak.
