Botoek beti balio badute, Pasaian, gaur, are gehiago
12.436 pasaitar daude botoa ematera deituta
Iritsi da. Maiatzak 26 ditu gaur, eta Europako Parlamentua ez ezik, udal eta foru aldundiak nola osatuko diren erabakitzeko eguna da. Pasaian 16.600 lagun daude erroldatuta, eta horietatik 12.436 daude botoa ematera deituta.
Parte-hartzea ezagutzeke, eta Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak azken erreferentzia gisa hartuta, ziurrenik emoziorik ez zaio faltako gaurko kontaketari.
Boto alde oso-oso murritzak egon ziren azken hauteskundeetan. Podemos-Ahal Dugu, EH Bildu eta EAJren artean 12 botoko alde baino ez, eta koska bat beherako, baino diferentzia txikiarekin PSE-EE.
Udal eta Foru hauteskundeak izanik, baina, litekeena da kontuak beste norabide bat hartzea gaurkoan. Baina zein norabide, noren alde eta zienen kalterako… horiek eta beste denak ikusteka daude oraingoz.
Bien bitartean, mahaiak osatuta eta hautetsontziak zabalik, apoderatuen begiradapean, badoa aurerra hauteskunde eguna.