PSE-EE da bigarren indarra eta EAJ hirugarrena
Oiartzungo parte hartzea %68,46 izan da, eta EH Bilduk hamazazpi eserlekuetatik hamabi lortu ditu. EAJk ere zertxobait gora egin du, eta bosgarren zinegotzia lortu du.
Estu aurreikusten ziren emaitzak, baina eroso irabazi du koalizio subiranistak, zortzi urteko kudeaketaren ostean, 2011n jaso zituenak baino emaitza hobeagoak jaso ditu. Bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 6.941 bozka, 2015ean baino 1.000 bozka gehiago.
Ia auzo guztietan 2015ean bezain beste boto jaso dira, hauteslekuak ixteko ordubete pasatxo falta denean. Parte hartzeak gora egin du bi puntuan, goizeko joera mantenduz.
Hiru puntu eta erdi egin du behera
0,82 puntuan igo da Espainiako Gobernuak 18:00etan eman dituen datu ofizialen arabera; bozkatzera deituta zirenen %49,30 herritar hurbildu dira hautes eskoletara, 2015ean, %48,48 izan ziren.
2015eko 18:00etako datuekin alderatuta, ia lau puntu egin du parte hartzeak Lezon. Iaz baino 207 boto emaile gehiago izan dira herrian ordu horretarako.
14:00etan 0,56 puntu altuagoa izan da parte hartzea, datu ofizialen arabera, 2015ean baino. Karnaba Otxoteak girotu du Nieseen Kulturguneko hautes eskola.
14:00ak bitartean parte-hartzea %36,35eko izan da
2015eko udal hauteskundeekin alderatuta, ia hiru puntu eta erdian hazi da parte hartzaileen kopurua 14:00etan, %33,76tik %37,20ra.
EHNA Euskal Herriko Nortasun Agiriarekin bozkatzeko ezintasuna salatu du beste herritar batek. Aukerarik ez dio eman Koldo Mitxelena ikastetxeko hautes mahaietako bateko presidenteak.