UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Parte hartzea 18:00etan: Lezon, ia lau puntu gora

2015eko 18:00etako datuekin alderatuta, ia lau puntu egin du parte hartzeak Lezon. Iaz baino 207 boto emaile gehiago izan dira herrian ordu horretarako.

Eguerdiko hainbat unetan ilarak izan dira Lezon.

14:00etako datuetan hazkundea zegoen, eta 18:00koetan handiagoa: Espainiako Gobernuak hauteskunde eskolak itxi baino bi ordu baino lehenago emandako parte hartze datuen arabera, 2015ko partaidetza %3,88 hazi da Lezon (14:00etan %3,44koa zen).

Horrela, eguneko azken parte hartze partzial datuan jasota dago botoa emateko eskubidea duten lezoarren artetik %51,19k eman duela bozka 18:00etan, 2015eko 47,31n aldean (207 pertsona gehiagok eman dute botoa).

Hala, erroldako 4.458 lezoarren artetik, 2.487k emana zuten botoa eskolak itxi baino bi ordu lehenago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.