UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Etxera iritsitako botoekin arazo txiki batzuk izaten ari dira Oiartzunen

Espainiako Kongresurako eta Senaturako papertxoak berandu iritsi zirela eta, herritar batzuk nahasi egin dira. Bestela, normaltasuna nagusitu da.

hauteskunde eguna oiartzun Momentu bat ilarak sortu dira Elizalde Herri Eskolan.

09:00etan ireki dituzte Oiartzungo hauteslekuak, normaltasun osoz. Herritarrak hurbildu ahala hasi dira arazo txiki batzuk nabaritzen. Izan ere, Oiartzunen, Correos ez zen garaiz ibili Kongresuko eta Senaturako papertxoak etxeetara bidaltzen, eta gaur ari dira herritar batzuk horiek modu okerrean erabiltzen. Beraz, ongi begiratu behar da bakoitzaren aukera zein den. Bestela, ez da aparteko ezer gertatu.

Bi hautagai nagusiek —Jexux Leonetek eta Rafael Bergaretxek— goizean eman dute botoa. Jeltzalea botoa ematen topatu du Hitzak. Euria erruz bota du momentu batzuetan, eta agian parte hartzeari galga jarri dio. 14:00etan emango dute lehen parte hartze datu ofiziala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.