UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Hautetsontziak papertxoen zain daude

09:00etan irekiko dituzte botoa emateko guneak. Oiartzunen zazpi tokietan eman daiteke botoa, 20:00etara arte.

8.061 oiartzuarrek dute gaur botoa emateko eskubidea. 09:00etan irekiko dituzte botoa emateko tokiak, eta 20:00etan itxiko. Oiartzunen zazpi hauteslekutan egongo dira hautetsontziak: Elizalden, ikastetxean; Altzibar-Karrikan eta Ugaldetxon, eskoletan; Arraguan, Lartzabalgo anbulatorioan; Iturriotzen, auzoko lokalean; Gurutzen, Bizardian; eta Ergoienen, Auzokalte elkartean.

Aurtengo berritasun nagusia izango da udalbatzako kideen kopurua hazi egingo dela. Hamahirutik hamazazpira pasako dira. Eserleku horiek betetzeko lehian ariko dira EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta PP. Azken bi alderdi horietako kideren bat sartuko balitz, udalbatzak ordezkari konstituziozale bat edukiko luke 32 urteren ondoren.

Honakoak izan ziren emaitzak (behean, auzoz auzo): EH Bildu, 3.169; EAJ, 1.358; PSE-EE, 203; eta PP, 76. EH Bilduk bederatzi zinegotzi lortu zituen, eta EAJk, lau.

Elizalde (errolda: 2.729)

PP: 20 bozka
PSOE: 52
EH Bildu: 1.111
EAJ: 529
Nuloak: 34
Txuriak: 73

Iturriotz (errolda: 857)

PP: 2 bozka
PSOE: 9
EH Bildu: 367
EAJ: 127
Nuloak: 6
Txuriak: 28

Arragua (errolda: 1.136)

PP: 31 bozka
PSOE: 71
EH Bildu: 316
EAJ: 215
Nuloak: 24
Txuriak: 29

Altzibar-Karrika (errolda: 1.426)

PP: 16 bozka
PSOE: 59
EH Bildu: 552
EAJ: 193
Nuloak: 19
Txuriak: 30

Ergoien (errolda: 580)

PP: 0 bozka
PSOE: 8
EH Bildu: 274
EAJ: 70
Nuloak: 0
Txuriak: 0

Gurutze (errolda: 262)

PP: bozka 1
PSOE: 1
EH Bildu: 133
EAJ: 39
Nuloak: 0
Txuriak: 1

Ugaldetxo (errolda: 1.003)

PP: 6 bozka
PSOE: 24
EH Bildu: 386
EAJ: 185
Nuloak: 7
Txuriak: 35

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.