Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

EH Bildu garaile hirugarrenez, eta emakumezko alkatea lehenengoz

Estu aurreikusten ziren emaitzak, baina eroso irabazi du koalizio subiranistak, zortzi urteko kudeaketaren ostean, 2011n jaso zituenak baino emaitza hobeagoak jaso ditu. Bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 6.941 bozka, 2015ean baino 1.000 bozka gehiago.

Emaitzak ezagutu bezain pronto ospatu zuten EH Bildukoek Bilgunean
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/26

EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak. Estu aurreikusten ziren emaitzak, baina eroso irabazi du koalizio subiranistak, zortzi urteko kudeaketaren ostean, 2011n jaso zituenak baino emaitza hobeagoak jaso ditu. Hortik ondoriozta daiteke, beraz, herritarrek babestu dutela EH Bilduk alkatetzan eta udalaren gidaritzan zortzi urteetan egin duen lana. EH Bilduk hirugarrenez erdietsi du garaipena Errenteriako Udalean eta eroso egin du, emaitza oso onekin. Bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 6.941 bozka, 2015ean baino 1.000 bozka gehiago.

Ez dagoela bi hiru gabe erakutsi du koalizio subiranistak, eta gainera lehenengoz bere historian, emakumezko alkatea ekarri dio Errenteriari.

Ez zuen erronka makala EH Bilduk udal hauteskunde hauetan; alkategaia berria zuen, politika munduan ibili gabea, eta horri Julen Mendozak aurreko bi agintaldietan lortu duen erreferentzialtasuna eta herrian utzi duen arrastoa gehitu behar zitzaion. Aizpea Otaegik gidatuko duen taldeak, ordea, duela zortzi urte hasitako “bide eder hau” egiten jarraitzeko behar duen babesa, ez nolanahikoa gainera, jaso du errenteriarren aldetik.

PSE-EE bigarren indarra izan da 5.273 boto eta sei zinegotzirekin. Jose Angel Rodriguezek eta berak gidatu duen zerrendak EH Bilduren aurka egin duen higadura politikak ez ditu espero zituzten emaitzak eman. Postu trukaketa egin dute EAJk eta Elkarrekin Podemosek. Azken hori hirugarren indarra izan da azken agintaldian, baina EAJk bozka gehiago eskuratu ditu, 3.012 denera, hiru zinegotzi mantenduko ditu, eta hirugarren postuan kokatu. Elkarrekin Podemos laugarren indarra izango da, 2.656 botorekin, zinegotzi bat galduta.

Emaitza oso onak EH Bildurentzat

Aizpea Otaegik EH Bilduk lortutako emaitzak “ikaragarriak” izan direla esan du, “2011n lortutako emaitzak baino hobeagoak dira, eta uste dut horrek adierazten duela zortzi urte hauten egindako bidea jendeak babestu duela, eta sekulako balioa ematen dio egindako lanari”.

Soziologikoki Errenteria-Orereta aldatzen ari dela adierazten duela emaitzak erantsi du Otaegik, “eta honek etorkizunera begira beste leku batean kokatzen gaitu herri gisa”.

EH Bilduren kanpaina amaiera ekitaldian Otaegik esan zuen bazela garaia emakumezko alkate bat izateko Errenterian. Heldu da momentu hori eta bera izango da Errenteriako lehen emakumezko alkatea. Zer suposatuko dion galdetuta, “ohore izugarria” dela esan du, eta erakusten duela EH Bildu prest dagoela gizartea eraldatzen laguntzeko. aitortza egin dio Otaegik mugimendu feministari, amaitzeko,  “ni gaur alkate izateko lekuan baldin banago mugimendu feministak egin duen borrokari esker izango delako, eta uste dut nagoen  tokitik eta etorkizunean egongo naizen tokitik ere mugimendu feministaren helburuekin bat eginez lagundu behar dudala gizartearen transformazioan eta berdintasun handiagoa lortzen, eta horretan saiatuko naiz”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.