Eta irabazi dute
Ohorezko mailan da berriz ere Touring. Irabaztera joan ziren atzo Azpeitira eta lortu zuten, irabazi eta Ohorezko Erregional Mailan arituko da Touring datorren denboraldian.

Ohorezko mailan da berriz ere Touring. Irabaztera joan ziren atzo Azpeitira irabazi ez, baina bina berdindu zuten gorritxoek eta etxetik kanpo gol gehiago zituztenez, beraiek lortu zuten igoera. Hala, ohorezko Erregional Mailan arituko da Touring datorren denboraldian.
Kirol klubaren egoera lehengoratzea zuen helburutako bat Touring Berria plataformak zuzendaritza eskuratu zurenean, eta helburuetako bat behintzat, maila igotzea lortu du, baita zaleak aktibatzea ere.
Atzo harrera egin zioten 20:00etan Touringi udaletxean.