Lasaitasuna nagusi
EHNA Euskal Herriko Nortasun Agiriarekin bozkatzeko ezintasuna salatu du beste herritar batek. Aukerarik ez dio eman Koldo Mitxelena ikastetxeko hautes mahaietako bateko presidenteak.
Jendea ari da bozkatzen, lasaitasuna da nagusi baina gertakariren bat izan da tartean. Iztieta auzoan, zehazki, auzo elkartearen egoitzan dagoen mahaietako batean ika mika sortu da. PSE-EEren zerrendakide bat dago bertan presidente, eta beste alderdietako ikuskatzaile lanetan ari diren pertsonak kexa azaldu dute. Mahaia osatu dute, eta aktan jasota gelditu da gertatutakoa baina presidente lanetan jarraituko du pertsona horrek. Kontaketan ez du parterik hartuko.
EHNA Euskal Herriko Nortasun Agiriarekin bozkatzeko ezintasuna salatu du beste herritar batek. Aukerarik ez dio eman Koldo Mitxelena ikastetxeko hautes mahaietako bateko presidenteak, orain arte hauteskunde oro agiri horrekin bozkatu badu ere. Haserre zegoen herritarra eta bozkatu gabe atera da, “gero itzuliko naiz ez naizelako bozkatu gabe geldituko, baina amorrua eman dit ez uztea EHNArekin bozkatzen orain arte ez dudanean arazorik izan”.
Badirudi, momentuz behintzat, ez duela eguraldiak asko lagundu lau urteko udal hauteskundeekin alderatuta jaitsi egin delako parte hartzea . 2015eko udal hauteskundeetan 12:00etan %36koa izan zen parte hartzea; ordu berean, gaur Olibet auzoan %18koa izan da eta Beraunen, berriz, %22koa. Hala ere eguerdi partean jende dezente hurbildu da hauteslekuetara.