Parte hartzea, gora Lezon
2015eko udal hauteskundeekin alderatuta, ia hiru puntu eta erdian hazi da parte hartzaileen kopurua 14:00etan, %33,76tik %37,20ra.
Espainiako Gobernuak emandako datuen arabera, 14:00etan udal hauteskundeetako parte hartzeak gora egin du Lezon 2015ekoekin alderatuta. Gaurkoan %37,20ko partea hartzea izan da eguneko lehen bost orduetan; 2015ean, 33,76koa izan zen. Hortaz, %3,44 hazi da herritarren partaidetza gaurko hauteskundeetan. Hau da, 180 boto emaile gehiago izan dira 14:00etan 2015eko udal hauteskundeekin alderatuta.
Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Gobernuak.