UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Foru hauteskundeetan eta Europan ere, lehen indarra izan da EH Bildu

EH Bildu indar bozkatuena izan da foru hauteskundeetan eta Europako hauteskudeetan ere Errenteria-Oreretan. Foru hauteskundeetan 5.774 bozka jaso ditu koalizio subiranistak, bigarren indarra izan den PSE-EEk baino 700 boto gehiago.

Emaitzak ezagutu bezain pronto ospatu zuten EH Bildukoek Bilgunean

EH Bildu indar bozkatuena izan da foru hauteskundeetan eta Europako hauteskudeetan ere Errenteria-Oreretan. Foru hauteskundeetan 5.774 bozka jaso ditu koalizio subiranistak, bigarren indarra izan den PSE-EEk baino 700 boto gehiago. PSE-EEk, 5.071 bozka lortu ditu. EAJk ia 2.000 boto gehiago jaso ditu foru hauteskundeetarako udal hauteskundeetarako baino, 4.129 bozka guztira; 2.587 bozka atera ditu Elkarrekin Podemosek, udal hauteskundeetan baino 380 boto gehiago.

Europako hauteskundeetarako 5.347 boto eskuratu zituen EH Bilduk, horretan ere garaile. PSE-EEk, 5.241 bozka lortu zituen; EAJk, 3.482; Elkarrekin Podemosek 2.913; eta PPk 680 boto.

Ciudadanosek 234 boto jaso zituen foru hauteskundeetarako eta 368 Europako hauteskundeetarako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.