48 bikote txapel bila bihartik hasita, Zuloagaren oroimenezkoan
Bihar hasiko da Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatuta Jose Antonio Zuloaga Memorialaren 25. ekinaldia.
Bihar hasiko da Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatuta Jose Antonio Zuloaga Memorialaren 25. ekinaldia. 48 bikotek hartuko dute parte denera txapelketan, bost kategoriatan sailkatuta. Bihartik hasi eta ekainaren 16ra bitartean kimuek, haurrek eta kadeteek jokatuko dute txapelketa.
Behin horiek amaituta jubenil eta seniorren txanda helduko da, eta uztailaren 22an, Madalena egunarekin batera jokatuko dira finalak.
Lehenengo partidak bihar jokatuko dira 19:00etan hasita Agustina Otaola Raketista Profesionala Udal Pilotalekuan. Kimuak kategorian, Murua-Agirre, Prim-Goienetxe bikotearen kontra arituko da. Haurretan, berriz, bi partida bihar: Campo-Landa eta Goikoetxea-Ibarluzea aurrez aurre arituko dira, eta Apezetxea-Otaegi Maiza-Olaveren kontra ondoren.
Ostegunean 19:00etan hasita Kimuak kategoriako pilotariak arituko dira kantan: Igoa-Amiano Gomez-Alzelairen kontra arituko da, eta Monreal-Medina bikotea, Iparragirre-Otaegi bikotearen kontra.