Oiartzun Irratian balantzea egin du jeltzaleen alkategai izan denak. Botoetan gora egin duten arren, aurretik lan handia dute egiteke.
Igandean lortutako emaitzekin eta garaipenarekin gustura dago Lezoko EH Bildu. Elkarrizketa erronda hasiko dute, lehenik, EAJrekin.
Lau herrietako 400 bat gazte larunbatean elkartuko dira Oiartzunen. 'Desafioak' egitasmoaren finalerdiak eta finali jokatuko dituzte.
Badia ezagutu dute, batez ere industriaren eta ondarearen ikuspegitik. Basquetourrek antolatu du bisita, Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin.
Aldaketa klimatikoari buruz aritu dira ikasleak. Egin dutena azaldu diote alkateari, eta gaiaren inguruan dituzten konpromisoak azaldu.
Bihar hasiko da Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatuta Jose Antonio Zuloaga Memorialaren 25. ekinaldia.
'Inframunduak' antzezlana estreinatuko du Txinalkak, datorren asteburuan. Tessa Andonegi taldearen zuzendariak idatzi du.
OarsoMusikak denboraldiko azken kontzertua egingo du larunbatean. Rukula, Tooth eta 7th Story Millers aukeratu ditu azken kontzertu horretarako.
Abestentzio mailarik txikiena Antxon egon da, eta handiena Trintxepen. Bi barrutien artean 11 puntuko aldea izan da abstentzioan.
Jaixki AFT Lezoko areto futbol taldeak Gipuzkoako Lehen Mailako txapela irabazi du, finalean Oiartzun taldeari 4-3 irabazita.
Behin eta berriz salatu arren, Pasai Donibaneko hondakin-urak kudeatzeko azpiegiturak, berdin jarraitzen dutela salatu du Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak.
4 eta 10 urte arteko Oarsoaldeko ikastetxeetako 400 haurretik gora hartuko dute parte jaialdi horretan.Kirola eta arlo ludikoa uztartuko ditu jarduerak.
Lanaldia ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean bukatuko litzateke. Kontratazio zuzenaren formula erabiliko du udalak lanposturako.