400 haur bilduko ditu judo jaialdiak

4 eta 10 urte arteko Oarsoaldeko ikastetxeetako 400 haurretik gora hartuko dute parte jaialdi horretan.Kirola eta arlo ludikoa uztartuko ditu jarduerak.

judo sayoa jaialdia 400 haur baino gehiago bilduko dira

Galtzarabordako kiroldegiak Haurren Judoko Jaialdia hartuko du igandean (ekainak 2) 10:00etatik aurrera. 4 eta 10 urte arteko Oarsoaldeko ikastetxeetako 400 haurretik gora hartuko dute parte jaialdi horretan, eta zortzi lehiaketa eremu ezberdin izango ditu. Kirola eta arlo ludikoa uztartuko ditu jarduerak.

Beroketa modura, jokoak egingo dituzte lehenik, eta gero randoris batzuk egingo dituzte, estilo librean egiten den lehiarik gabeko borroka simulazioa. Horrenbestez, ez da garaile eta galtzailerik izango jaialdi horretan, eta parte hartuko duten haur guztiak igoko dira podiumera domina eta diploma jasotzera.

Errenteriako Sayoa Judo Elkarteak antolatu du jaialdia eta udalak babestu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.