Altzate igerilekuko taberna udan kudeatzeko pertsona bat behar da

Lanaldia ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean bukatuko litzateke. Kontratazio zuzenaren formula erabiliko du udalak lanposturako.

Altzate igerilkuaren kanpoaldea eta taberna.

Lezoko Udalak lanpostu baterako eskaintza egin du. Hain zuzen, lanpostua Altzate igerilekuko taberna kudeatzeko da, udan, ekainaren 15etik irailaren 15era. Udalak kontratazio zuzenaren formula erabiliko du langilearekin.

Hainbat baldintza bete behar dituzte hautagaiek: langabezian egon behar du eskatzaileak, eta euskara dakitenei lehentasuna emango diete.

Izena emateko, edo informazio gehiago izateko, udaleko Hirigintza sailera joan behar dute interesdunek, eta bertan arloko arduradunarekin (Aitor Iztueta Garaikoetxea) hitz egin. Eskaerak ekainaren 7ra arte egin daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.