Sektore turistikoko profesionalek Pasaia bisitatu dute
Badia ezagutu dute, batez ere industriaren eta ondarearen ikuspegitik. Basquetourrek antolatu du bisita, Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin.
Turismo sektoreko 21 profesionalek Pasaiako badia bisitatu dute gaur goizean, garapen industrialaren ikuspegitik herriaren oraina eta iragana ezagutzeko. Bisita Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak antolatu du, Oarsoaldeko Garapen Agentziaren laguntzaz.
Lehenik eta behin ontzitik ikuskatu dute badia, Gipuzkoako portu garrantzitsuena denaren azpiegiturak ezagutuz. Ondoren, Albaola Faktoria eta Mater itsasontzi-museoa bisitatu dituzte, izan ere, bi museoek harreman zuzena dutelako arrantza industriarekin eta ontzigintzarekin. Amarren Ibilbidea ere ezagutu dute profesionalek. Azkenik, Donibaneko eremu historikotik osteratxoa egin dute.
Pasaiak itsasoari begira jarraitzen duela ezagutu dute turismoaren profesionalek, merkatal portuagatik, arrantzagatik, ontziolengatik eta itsas ondareari esker bisitarientzat herri berezi eta erakargarria dela.