Ardientzako bainuak emango ditu udalak, sarnaren kontra
Uztailaren 6an emango dituzte bainu horiek, Kauson eta Zaldin Gainan. Ekainaren 14ra arte eska dezakete interesa duten abeltzainek.
San Fermin Egunaren bezperan, uztailaren 6an, ardien sarnaren kontrako bainuak eskainiko ditu Oiartzungo Udalak. 07:00etan Kauson emango dituzte bainu horiek, eta 11:00etan Zaldin Gainen.
Artzainek ekainaren 14ra arte egin dezakete eskaera. Horretarako udaletxetik pasatu beharko dute.
Ardientzako sarnaren kontrako bainuak derrigorrezkoak dira Oiartzungo Herri Lanen Ordenantzaren arabera.