Sagardo Jaia antolatuko dute Antxon larunbatean

Urtero legez, Pasai Antxok bere Sagardo Eguna ospatuko du. Larunbatean izango da eta ohiko lekuan burutuko dute, Gure Zumardian.

2018ko Sagardo Eguna Antxon

Sagardoaren jaiak ez du hutsik egin aurten eta sagardo dastaketaz gain, tartak, sardinak eta pintxoak eskuragarri izango dira, sabela bete nahi duenarentzat.

Eguerdiko 12:30ean emango diote hasiera jaiari, Muxikoak taldearen emanaldiarekin. Arratsaldeko 17:30tik aurrera, edalontzien salmenta hasiko dute. Ordu erdi beranduago, txupinazoak hasiera emango dio dastaketari. Txalapartariek eta sagar bilketa lehiaketak gainera, jaialdia girotuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.