Abaraxkak festa polit batekin itxiko du ikasturtea
Bihar arratsaldean egingo dute ikasturteko azkeneko saioa. Erraldoi txikiek eta musikariek girotuko dute arratsaldea, eta askaria egongo da.
Abaraxka ludotekak bihar, hilak 31, bukatuko du aurtengo ikasturtea. Ohi bezala, festa batekin itxiko ditu ateak 2019-2020 ikasturtera arte.
Aurten ludotekarekin elkarlanean aritu diren talde, eragile eta herritar guztiak eskertzeko aukera izango da biharkoa.
Ludotekan bertan sortu dituzten erraldoi txikiek ez dute biharko zitarekin hutsik egingo, eta Soinuenekoek jarriko dute zuzeneko musika. Askaria jateko aukera ere egongo da.