Erorikoa izan duen mendizale bat erreskatatu dute Aiako Harrian

Mendizale bat erreskatatu dute Aiako Harrian 20 metrotik behera erorita. 23 urteko gizonezkoa da eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Aiako Harrian gizon bat erreskatatu dute. Argazkia: Segurtasun Saila

Arratsaldeko lehen orduetan istripua izan duen mendizalea erreskatatu dute Aiako Harrian. Telefono deia jaso du SOS Deiak-ek 14:00ak aldera zauritutako lagun bat zegoela esanez Aiako Harria inguruan, eta kolpe ugari zituela.

20 metrotik behera erori da eta traumatismo ugari zituen erreskatatutako lagunak. 23 urteko gizona da zauritua eta Ertzaintzaren helikopteroa, suhiltzaileak eta Osakidetzako pertsonala bertaratu dira hura artatzeko. 16:00etan gizona helikopteroarekin atera, eremu seguru batera eraman eta medikalizatutako anbulantzia batean sartuta Donostia Ospitalera eraman dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.