Haurtzaro Ikastolakoek egun osoko festa izango dute igandean
Egun osoko festa antolatu dute ikastolan. Gynkana, emanaldiak, bazkaria eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte Ikastola Egunean.
![haurtzaro eguna](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/05/haurtzaro.jpg)
Haurtzaro Ikastolako hezkuntza komunitateak urteroko festa handia igandean egingo du. Goizean goizetik hasiko da giroa, eta arratsera arte iraungo du. Honako egitaraua prestatu dute:
- 08:30ean: Etxafuegoak, festari hasiera emateko. Ginkana LH3tik gorako ikasleentzako.
- 11:15ean: Eskolaz kanpoko ekintzen emanaldia: bertsolariak, trikitilariak eta pandero joleak. Sorgin eta Aztien etorrera. Dantza garaikidea.
- 12:00etan: Ekitaldi ofiziala. Lehendakariaren agurra. Eskuttun taldeari eskerrak ematea. Ginkanako irabazleen sari banaketa. DBH 4ko ikasleei agurra, eta euren agurra ikastolari. Eskolaz kanpoko ekintzen emanaldiaren jarraipena: soinketa erritmikoa eta hip-hopa.
- 13:30ean: haurren bazkaria ikastolako pilotalekuan.
- 14:00etan: Helduen bazkaria ikastolako pilotalekuan. DBHko saskien zozketak eta bingoa.
- 14:30etik aurrera: makillaje tailerra, karaokea, gaztelu puzgarriak eta ohe elastikoa.
- 16:00etan: Burutik jota: Fulanito eta Menganito.
- 18:00etan: Buruhandiak.
- 18:30ean: Apar festa (toalla eta jantziak eramatea eskatu dute).
- 19:00etatik aurrera: ogitartekoak.
- Egun osoan zehar: taberna zerbitzua, DBH3koek antolatuta.