Lau egile oiartzuarrek JUUL kanpainako sariak jaso dituzte
Pello Añorgak, Iosu Mitxelenak, Jokin Mitxelenak eta Antton Kazabonek beren sariak jaso dituzte, Iruñean. Ikasleek eman dute botoa.
Antton Kazabon eta Pello Añorga idazleek zein Iosu Mitxelena eta Jokin Mitxelena ilustratzaileek JUUL kanpainako sariak jaso zituzten atzo arratsaldean, Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Ikastoletako ikasleek aukeratu dituzte nork idatzi dituzten ipuin onenak eta nork marraztu dituen ilustraziorik onenak. Añorgak, gainera, bere bi lan ditu podiumetan.
Euskal Herri osoko ikastoletan egin zuten bozketa, eta 16.600 ikaslek. Aukeraketa egiteaz gain, hauteskunde-mahaian lehendakari, mahaikide eta idazkari lanetan ikasleak eurak aritu ziren. Hauteskunde-prozesu bat zer den ikasteko aukera izan zuten modu horretan. Ikasleek botoa emateko bi era izan zituzten: batetik, boto-txartelaren bidez, eta, bestetik, boto-elektronikoaren bidez.
Añorgaren Tontolapiko B kategoriako (LH 1 eta 2) hirugarren gelditu zen. D kategorian (LH 5 eta 6) bigarren postua lortu du Martzelo Itsua liburuarekin. Kazabonen Bisera gorria, berriz, izan da boto gehien lortu dituen hirugarrena, E kategorian (DBH). Ilustratzaileen kasuan, Jokin Mitxelena hirugarren izan zen bozketan, eta Iosu Mitxelena bosgarren.