Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Lehorreratzear da Zabarre

Lezo
Gizartea

Astebete pasatxo falta da Zabarre lehorreratu eta bere herrira itzultzeko jaiekin batera. Datorren ostiralean izango da (ekainak 7) eta aurten ere jai egitarau askotariko eta zabala prestatu dute Mendekoste Jaiak merezi moduan ospatzeko.

2019/05/30
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Astebete pasatxo falta da Zabarre lehorreratu eta bere herrira itzultzeko jaiekin batera. Datorren ostiralean izango da (ekainak 7) eta aurten ere jai egitarau askotariko eta zabala prestatu dute Mendekoste Jaiak merezi moduan ospatzeko.  Gaur goizean aurkeztu dute egitaraua  Jesus Mari Martiarena Lezoko alkateak, Noemi Arberas Gizarte Ongizate eta Berdintasun zinegotziak, eta Xanti Val Kultura teknikariak.

Lehenik eta behin, eskerrak eman dizkiete jai egitaraua osatzeko lanetan aritu diren Lezoko talde eta eragileei, eta ondoren,  egitarauaren gaineko zehaztapenak eman ditu Valek. Urtero legez, Zabarreren etorrerarekin hasiko dira jaiak. Kaian egingo diote harrera pirataz jantzita herritarrek Zabarrei eta haren tripulazioari: Bukaera berriz, zezen suzkoarekin emango diete Mendekoste Jaiei lezoarrek igande arratsean. Bi horien artean, hogeita zazpi ekintza, haur, gazte eta helduei begira, denek disfruta dezaten.

Valek nabarmendu dituenen artean, Lezo Herri Eskolako patioko muralaren margoketa larunbat goizean; The Bane, Ordu Txarra, The Jaig eta Half 8 Lezoko taldeen kontzertua; eta igande arratsaldeko Tio Teronen semeak taldearen Festamendua emanaldia.

Jaiak arduraz eta errespetuz bizitzera deitu du udalak, eta mendekosteetan ere parekidetasunaren alde egitea eskatu du. Horren harira, jai euskaldun, jasangarri, eta bereziki parekideak bermatze aldera, eraso sexistarik gabeko jaien alde egiteko helburuz, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina egingo du. Horrenbestez, jaien egitarauarekin abtera, eraso sexisten aurrean laguntza eskatzeko telefono zenbakia edo jarraitu beharreko protokoloaren inguruko informazioa jasoko dute lezoarrek etxean.

Ez da horri begira martxan jarriko duen neurri bakarra, izan ere, iaz egin zuen moduan, aurten ere indarkeriarik gabeko gunea jarriko dute Saldise plazan oraingoan. Ekainaren 8an (larunbata) izango da hori 19:00ak eta 22:00ak artean. Gunearen helburua izango da eraso sexista, matxista, homo-les-trans+fobo eta arrazakeriarik gabeko jaiak aldarrikatzea. Herritar guztiei deitu die udalak karpatik pasa eta bertan banatuko diren txapak, kartelak eta jaietako protokoloa jasotzera eta soinean eramatera jaietan.

Mendekosteen ondotik, Euskal Jaiak

Mendekosteak amaituta Euskal Jaiak helduko dira. Ekainaren 14tik 16ra egingo dituzte, eta Tiñelu elkarteak horien barruan antolatuko du sagardo eguna. Gurutze Santuaren plazan izango da azken hori  ekainaren 15ean (larunbata). Euskal Jaien barruan giza probak egingo dituzte bestalde, eta emakumeen presentzia areagotuko dutela aurten zehaztu du udalak.

Mendekoste Jaien egitaraua

Ekainak 7, ostirala

  • 17:45: Zabarreren ongietorria kaian.
  • 18:00: Añorgako Gure Kabia eta Lezoko Aiton Borda abesbatzen emanaldia Gezalan.
  • 19:00: Zabarre, udaletxeko atarira iritsiko da. Jarraian, Pirata txikiek hasiera emango diote jaiari pregoiaren irakurketarekin. Ondoren, Murixkaren agurraz gozatzeko aukera egongo da, eta Munttar txistulari taldearekin eta Buruhundi eta Erraldoiekin kalejira egingo da.
  • 20:00: Preso eta iheslarien aldeko kartelada.
  • 21:00: Piraten afari autogestionatua ospatuko da Gurutze Santuaren Plazan. Amaieran DJ Iker eta, jarraian, Oharkabe musika taldearekin erromeria Karlos Saldise plazan.

Ekainak 8, larunbata

  • 9:30: Diana eskualdeko dultzaineroekin.
  • 10:00: Lezo Herri Eskolako patioko muralaren margoketa.
  • 10:00: Toka eta bote txapelketa Goiko plazan.
  • 12:00: Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
  • 12:00: XX.mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
  • 13:00: Musika Eskolako banda eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
  • 16:00: Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
  • 17:00: Xake txapelketa kaialdeko arkupetan.
  • 17:30: Pilota eskolako partidak: alebinak eta infantilak, Josetxo Etxandi frontoian.
  • 18:00: Muxikoak herrian zehar.
  • 19:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
  • 19:00: Pintxopotea Karlos Saldise plazan.
  • 19:30: The Bane, Ordu Txarra, The Jaig eta Half 8 Tomas Garbizu Musika Eskolako
    taldeen kontzertua.
  • 22:00: Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.
  • 23:30: Kontzertuak Karlos Saldise plazan: Gonapeka, MCOnak eta Las Tea Party.

Ekainak 9, igandea:

  • 9:30: Diana Eskualdeko dultzaineroekin.
  • 10:30: Pintxo lehiaketa haur eta gaztetxoentzat Karlos Saldise plazan.
  • 12:00: Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan. Iban Ugartemendia harrian, eta Jon Etxeberria eta Aratz Mugerza aizkora lanetan. Karmele Gisasola txingak eta harria.
  • 12:00: Buruhandi eta Erraldoien kalejira Munttar txistulari taldearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.
  • 16:00: Altxorraren bila. Irteera Gurutze Santuaren plazatik. Mozorrotuak etorri!!
  • 17:30: Tio Teronen Semeak: Festamendua dantza emanaldia.
  • 19:30: Eztanga anai-arrebak Trikitrilariak.
  • 21:45: Zezen suzkoa Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandarekin Gurutze Santuaren plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.