Ekainaren 15ean irekiko dituzte udako igerilekuak
Irekiera festa ekainaren 21ean egingo dute, eta irailaren 15ean bukatuko da denboraldia. Kiroldegiko bazkideek ez dute gehiago ordainduko.

Gaur egun aproposa egiten duen arren, udako igerilekua irekitzeko puska txiki bat geratzen da oraindik. Bi aste besterik ez dira izango; ekainaren 15ean irekiko dituzte, larunbatarekin.
Urteroko irekiera festa, berriz, udan sartzearekin batera ospatuko dute, ekainaren 21ean. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Uztailean ez, uztailean pare bat ordu gehiago egoteko aukera egongo da (10:00etatik 21:00etara). Irailaren 15ean bukatuko da denboraldia.
Elorsoro kiroldegiko bazkideek txartela erabilita sar daitezke, aparteko gainkargurik gabe. Gainontzekoek, eguneko sarrerak erosteko aukera izango dute igerilekuan bertan, edo denboraldiko abonua egiteko (kiroldegian egin beharko da). Honakoa izango da prezioen taula:
Eguneko sarrerak
- -16 urte: 3,75 euro.
- + 16 urte: 7,45 euro.
Bosteko sarrerak
- – 16 urte: 14,95 euro.
- + 16 urte: 29,70 euro.
Denboraldiko abonua:
- – 16 urte: 62,60 euro.
- + 16 urte: 93,90 euro.
- Familia: 125,20 euro.
5 urtez azpiko haurrek ez dute ordaindu beharko.