Lur Kortaren saioarekin, ipuinak sartuko dira kalabazan
2 eta 3 urte arteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Lur Kortak, datorren ostegunean. Bibliotekan izango da saioa.
Datorren ostegunean, ekainak 6, ipuin kontaketen zikloa bukatuko da, ikasturte honi dagokionez. Lur Korta izango da 2 eta 3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkiena, Manuel Lekuona bibliotekan. 17:00etan hasiko dira.
Puntual joateko. Behin atea itxita, ezingo da sartu gelara. Ipuin kontaketa honetan, haur bakoitzarekin heldu batek barruan egoteko aukera izango du.
Eta ipuinak Oiartzungo plazan irtengo dira… datorren ikasturtean.