Oiartzungo palistek finalerako txartela bilatuko dute Deban
0-2 galdu zuten kanporaketako bi norgehiagokak. Ezin gainditu daitekeenik erakutsi nahi dute gaur arratsaldean, Madalensoron.
Esku huska aritzen diren pilotariak kanporatu zituzten pasa den asteburuan. Beraz, pala motzarekin eta larruzko paletarekin jokatzen dituzten oiartzuarrak dira herriaren ordezkari bakarrak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketatan.
Gaur arratsaldean jokatuko dituzte finalerdietako itzuliko bi partidak, 19:30ean hasita, Debaren kontra. Zaila izango dute aurrera egitea, Gipuzkoako mendebaldeko herrian bi partidak galdu zituztelako. Larruzko paletan, Juanes eta Mujikak 28-35 galdu zuten, eta pala motzean, berriz, Aizpuru eta Ezkerrok 26-40 bukatu zuten.
Zaila izango da, ez ezinezkoa. Oiartzuarrek erronka gogorra izango dute gaur arratsaldean, eta ziur zaleen babesa eskertuko dutela.