Giro paregabean uztartu dute festa eta aldarrikapena Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Hurrengo urtean, Bastidak hartuko du lekukoa.
Jende ugari hurbildu da Errenteria-Oreretara. Ekitaldirik jendetsuenetakoa, zalantzarik gabe, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizuna. Arratsaldean kontzertuak izango dira protagonistak, baita tailerrak ere.
11:00etan izan da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren irekiera ekitaldia Koldo Mitxelena ikastetxean. Ordutik hamaika ekintza egiten ari dira herrian antolatu dituzten sei guneetan.