Etxeetako hondakin toxiko eta arriskutsuen bilketa zabaldu du udalak
Astean behin izango da auzoetan bilketa zerbitzua eta helburua errefusa kopurua eta toxizidadea murriztea da.
Garbigune mugikorra Etxeetako hondakin toxiko eta arriskutsuak biltzeko zerbitzua ezarriko du udalak auzo guztietan gaurtik hasita. Helburua, errefusaren kopurua eta toxizitatea gutxitzea da. Horrenbestez, bi erremolke izango dira auzo bakoitzeko puntu estrategikoetan 08:00etatik 22:00etara astean behin.
Astelehenetan Galtzaraborda eta Erdialdean izango da bilketa, kiroldegian eta Gamon Zumardian hurrenez hurren; astearteetan, Kaputxinoetan (Sorgintxulo) eta Pontikan; asteazkenetan, Beraungo Pablo Sorozabal Plazan eta Alaberga-Kaputxinoetan Fuentepelayo plazan; Ostegunetan, Gaztañon eta Iztietan (anbulatorioan); eta ostiraletan, Agustinak auzoko Markolan eta Fanderiako Errotan.
Bilketa zerbitzuak zein hondakin jasoko dituen ere zehaztu dute: margoak, barnizeak, disolbagarriak, kolak, garbiketa produktu kimikoak, erabilitako siukaldeko olioa, aerosol toxikoak, ibilgailuen olioak, bateriak, filtroak, eta antikongelanteak. Elektrogailu txikiak ere bilduko dituzte: osagai informatikoak, eskuko telefonoak, inprimagailuen kartutxoak eta tonerrak, jolas elektronikoak, CDak, DVDak, pilak eta bateriak, bonbilak (Soilik led eta kontsumo baxukoak), eta fluoreszenteak.
