Ez Jaizkibelen, ez inon
Ez Jaizkibelen eta ez inon militarrik ez dituztelako nahi, mendiko militarren eremura martxa egin zuten atzo goizean Oarsoaldeko hainbat eragilek deituta. Lehenik eta behin, Lezoko Gurutze Santuaren plazan elkartu, eta militarren esparrurantz abiatu ziren, han ekitaldia eta hamaiketakoa egiteko.
Asteazkenean aurkeztu zuten martxa, hori egiteko hainbat arrazoi argudiatuz.
Ondokoak dira atxoko martxako hainbat irudi: