Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskoziarrez beteko da Gaztaño

Gaztaño auzoko jaiak helduko dira hilaren 14an, eta urtero bezala egitarau zabala eta aberatsa prestatu dute.

Haurrentzako ere egitarau zabala prestatu dute Gaztañon. Haurrentzako ere egitarau zabala prestatu dute Gaztañon.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/06/04

Gaztaño auzoko jaiak helduko dira hilaren 14an, eta urtero bezala egitarau zabala eta aberatsa prestatu dute. Mexiko eta Kuba aurretik izan dira, eta aurten berriz, Eskozia eta eskoziarrek hartuko dute Gaztañoko Errepublika Independentea. Urtero larunbatarekin egiten duten herri afaria Eskozian girotuta egingo dute eta auzo elkarteko kideek azaldu dutenez afarirako salgai jarri dituzten 220 txartelak agortu dira jaiak hasteko ia bi aste falta direnean. Mozorrotuta joatea eskatu dute afarira, “giro berezia ematen diolako eta jendeari gustatu zaio erantzuna bikaina izan delako azken urte hauetan”, eta girotzeko musika ere ez da faltako: Deiedra folk taldea arituko da. Urtero bezala kontzertuak, haur jolasak, txapelketak eta Gaztañotik Mundura Munduko beste bazterretatik ekarritako musika, dantza, janariak eta edariak dastatu eta entzuteko aukera izango da.

Kirolak ere izango du tartea, herri krosa antolatu dute zazpigarrenez, eta ondoren haur krosa izango da. Bizikleta kronoeskalada berriz, ez dute aurten egingo.

Txupinazoa 19.00tan botako dute, Maritxu hodei beltzetik lokal berrira zuzenean jaisten den unean, eta ordubete beranduago zabalduko dute Iratxo iturria sagardoa bertatik dastatzeko. Ostiralean bertan (hilak 14) antolatu dute Gaztañorock kontzertua Jo ta tiro, Rezikle, eta Red Hot Txili Pipar taldeek joko dute.

Gaueko ajea kentzeko larunbatean  herri lasterketak esnatuko ditu auzotarrak. Musikak ere ez du kale egingo larunbatean, eta gaztetxean lehenik, Young Kids, Desorden, eta State alerta taldeak arituko dira, eta Gaztañoko karpan berriz Deiedra Folk Taldea eta dagoeneko, jaietako gonbidatu berezia duten DJ Bull.

Igandean, haurrena izango da arratsaldea apar eta uraren festekin.

Hiru egunez hamaika ekitaldi eta adin guztiei begirako egitaraua antolatu du Gaztañoko jai batzordeak, beste behin. Ez da horrekin amaituko ordea. San Juan egunean ere antolatu dituzte ekintzak, udari merezitako ongietorria emateko. Protagonista nagusia, Arramendi magaleko sua izango da, baina aurretik haurrentzat herri kirolak eta ikuskizuna antolatu dute, baita zezen suzkoa ere.

Egitarua

Ostirala, 14

  • 17:30: Eriz Magoa.
  • 19:00: Txupinazoa eta Maritxuren jaitsiera. Ondoren, buruhandiak.
  • 20:00: Iratxo iturria zabalduko dute.
  • 20:30: Patata tortila lehiaketa.
  • 23:00: Gaztañorock kontzertua: Jo ta tiro, Rezikle, eta Red Hot Txili Pipar.
  • 01:00: Gaztetxean  DJak, Ralph Wuiggum.

Larunbata, 15

  • 10:30: Gaztañoko VIII. Krossa eta jarraian VII Haur krossa. Sariak banatu eta gero pintxo poteoa.
  • 16:00: Mus Txapelketa.
  • 17:00: Haur jolasak.
  • 19:30: Auzo batukada.
  • 21:00: Afari herrikoi kubatarra. Ondoren bingo musikala.
  • 23:00: Kontzertua gaztetxean: Young Kids, Desorden, eta State alerta taldeak arituko dira.
  • 00:00: Gaztañoko karpan Deiedra Folk Taldea eta ondoren DJ Bull.
  • Goizaldean, Sorginen edabe magikoa.

Igandea, 16

  • 12:00: Toka eta bote txapelketa.
  • 14:00: Auzoko gazte izandakoei bazkaria.
  • 17:00: Apar festa eta ondoren uraren jaia.
  • 17:00: Lokal berrian kontzertua.
  • 18:30: Gaztañotik mundura.

Igandea, 23 Sorginen gaua

  • 17:00: Haurrentzako herri kirolak.
  • Arratsaldean zehar, txorizoa, saiheskia, txingarra…
  • Iluntzean ikuskizuna eta ondoren sua piztea, bideo emanaldia eta suzko zezena.
Erlazionatutako edukiaHilaren 15ean, Gaztañora korri egitera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.