Sasoia bukatuta, Haurren Eguna antolatuko du Antxo AFk larunbatean
Aurten egindako sasoi oparoa ospatzeko asmoz, haurren eguna ospatuko dute Antxon eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Jasotako babesarengatik, Antxo Areto Futbol-Pescados Alberto Ferreres taldeak esker ona adierazi nahi die zale eta herritarrei, haur eta helduentzako egun bat antolatuz. Larunbaterako antolatu dute egun hori.
Jaialdia 12:00etan hasiko da Biteri plazan, haurrei zuzenduriko jolasekin. Bi ordu geroago, 14:00ak aldera, bazkari herrikoia egingo dute Antxoko Gure Zumardian.
Haur eta helduentzako menu bana prestatuko dute; makarroiak txikientzat eta itsaski paella gainezkoentzat. Bi kasuetan prezioa berbera izango da, 4 euro. Tiketak dagoeneko salgai daude Kamio, Mimos eta Rome tabernetan.