Euskal Rock Erradikala eta garaiko mugimendu kulturala, lehen lerrora
David Mota Zurdok Koldo Mitxelena Ikerketa Bekari esker 1980 eta 1990 hamarkadetako adierazpen kulturala ikertu du. Ikerketa aurkezteko tailerrak, ,mahai ingurua, kontzertua, eta erakusketa antolatu dituzte.
La Polla Records Gaur da etorkizuna. Euskal Rock Erradikala izenburupean 1980 eta 1990 hamarkadetan Euskal Herriak bizi zuen adierazpen kulturala ikertu du David Mota Zurdok. 2015eko Koldo Mitxelena Ikerketa Bakeri esker egin zuen lanketa Motak eta Bilduma aldizkariko 29. zenbakian argitaratu da. Ikerketaren berri emateko, ekitaldi sorta antolatu du orain Errenteriako Udalak, eta bihartik hasi eta hilaren 29ra arte egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango da.
Euskal Rock Erradikalaren gainean arituko dira jardueretan, baian ez soilik musikaz, 1980 eta 1990 hamarkadetan bizi izan zen adierazpen kulturalez oro har: “Musika faktoretik harago doan fenomeno gisa jorratuko da gaia.
Kontzertuetako argazkigintza tailerra eskola praktikoa egingo dute. Izena eman behar da, eta ostiralean antolatu duten kontzertuan egingo dira argazkigintza tailerraren klase praktikoak.
Ostiralean, berriz, 19:00etan hasita mahai ingurua antolatu dute Xenpelar Etxean. Ion andoni del amok gidatuko du eta Zintzilik Irratiko eta Matxarda kolektiboko kideak, tartean Jakue Pascualek hartuko dute parte. 21:00etan hasita, berriz, Hyronika taldea eta konfirmatu gabeko beste talde baten kontzertua izango da Foru Plazan. Egingo duten bigarren tailerra, haurrei begirakoa izango da eta kamiseta punkyak egiteko izango da. Hilaren 15ean egingo dute Foru plazan 11:00etatik 13:00etara, eta horretarako ere izena eman behar da.
Jarduera sorta borobiltzeko, gainera, erakusketa antolatu dute hilaren 29ra arte Xenpelar Etxean. Rockomikiak: binetak eta doinuak goiburuarekin 1980 eta 1990 hamarkadetako musikaren, hitzen eta irudien bitartez osatu dute. Bisita egunak astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara. Jatorriz, Gipuzkoako Foru aldundiarena da erakusketa hori, baina hainbat konplize gehitu zaizkio Errenteriako garaiko errealitatea erakusketa horretara eramateko: Iñaki Garmendia, Zintzilik Irratia, Eresbil, Joseba Leizeaga, Javi Destruye, Zingili Zangala, Komikigunea eta Jakue Pascual.
